Lotura Interesgarriak

  • Baliabideak:

Aukezpena

Atal honetan aurkezten dena Zarauzko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Plana da. Zarauzko Bizikidetzan oinarrizkoak diren Bakearen Kultura eta Giza Eskubideen defentsan, herriak egin duen apustu sendoaren ondorioa.

Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Plana, Zarautzen elkarbizitzen duten pertsona eta kolektiboen, urte batzuetako lana eta esfortzuaren ondorioa da; elkarte soziokulturalak, ikastetxeak, kargu politikoak, udal sailak, e.a.

Plan hau egin ahal izateko, asko izan dira egin diren lan taldeak eta elkarrizketak, eztabaida taldeak eta mahai inguruak, eta planteamendu eta ideien arteko kontrasteak.

Lehendabizi, gure herriko bizikidetzaren errealitatearen azterketa elkar banatua burutu zen eta ondoren, beharrak detektatu ziren Zarauzko Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Heziketaren egoeraren Diagnostikoaren bidez.

Azkenik, Zarauzko eragile guztiek azaldutako beharrak eta ekintza proposamenak kontutan izanik, udalbatzarrak behar diren egitura eta parte hartzeko organo zehatzak sortzen ditu ekintzak sustatu eta burutzeaz gain, ebaluatu eta hobetzeari begira.

Beraz, Zarauzko Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako Udal Plana Giza Eskubideen defentsa eta sustapena lortzeko garatu da,zarauztarren beharrei era egokian erantzungo diona.

2017ko Urria

    Hilabete honetan ez dago Jarduerarik.

Lotura Interesgarriak

  • Elkarteak: