Lotura Interesgarriak

  • Baliabideak:

Aukezpena

Zarauzko Udalak bide ezberdinak erabiltzen ditu zarauztarrekin komunikatzeko eta beraiei gerturatzeko, eta hauetarik bat, teknologia berriak erabiliz, Webgune hau da. Atari honi esker, zarauztarrek besteak beste, informazioa jaso, baliabideak bilatu edo Udal Planari buruzko edozein hobekuntza proposatu dezakete.

Aspalditik ari gara ekimen honetan lanean, eta hori horrela, Zarautz erreferentzia-gune izango da laster, herri aitzindaria delako. Ordezkari politikoak eta sozialak, elkarteak eta gizabanakoak norberaren izenean hartu dugu parte ekimen honetan.

Guztion artean egoeraren azterketa eta diagnosia egitea lortu dugu, Zarautzek Bakearen eta Giza Eskubideen alde eginiko konpromisoaren aurreko ezinbesteko urrats gisa.

Ordezkaritza duten indar politiko guztiak dauden Udal honetako Bozeramaile Batzordeak hasiera-hasieratik bultzatu du eskuarteko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Plan hau, eta beregain hartzen du erantzukizun horren zati handi bat.

Baina zarauztarrei dagokie beste zatia. Herritarrak proiektu honetan inplikatzea nahi dugu eta behar dugu, egiazko Bakearen eta Bizikidetzaren Kultura gure herrian zabaltzeko helburua lortuko badugu.

Esan beharrik ez dago, gu guztion jarrera gogotsuaren eta positiboaren araberakoa izango dela ekimen honen arrakasta. Beraz, utz ditzagun iritziak alde batera, eta has gaitezen lanean. Eman dezagun urrats hori, eta balia dezagun gure biziera aldatzeko unea. Erakuts dezagun Zarauztarrok Bakean bizi nahi dugula. Erakuts dezagun behingoz badakigula bizitzen eta elkarbizitzen.

2017ko Ekaina

    Hilabete honetan ez dago Jarduerarik.

Lotura Interesgarriak

  • Elkarteak: