Lotura Interesgarriak

  • Baliabideak:

Ildo estrategikoak

Ildo estrategikoak ekintzarako lehentasuna duten ardatzak definitzen dituzte. Azken finean, epe motz eta ertainera garatu beharreko lan ildoak.

Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Planaren ildo estrategikoak hauek dira:

a. Prestakuntza eta trebakuntza

  Ildo estrategikoak

    Bakea eta Giza Eskubideen Kulturan erakunde, gizarte eta heziketa arloetako eragileak trebatu eta formatu.

  Helburu estrategikoak

    1. Herritar eta hezkuntza arloan dabiltzan eragileen formazio beharrak detektatu eta erantzun egokia eman.

    2. Herriko eragile guztiak Bakea, Giza Eskubideak eta Bizikidetza Heziketan trebatu eta formatu.

    3. Azterketa, hausnarketa eta eztabaida sustatu, herri mailan bizi den Giza Eskubide, Bakerako Heziketa eta Bizikidetzaren inguruan.

  Ekintzak

    - Erakundeetako, gizarteko eta hezkuntzako eragileen formazio beharrak detektatu lan guneen bidez eta zuzeneko harremanaren bidez.

    - Gizarte-hezkuntzazko proiektuak egin eta garatu: hezkuntza afektibo-sexuala, bizitzarako trebetasunak, prebentzio programak, familien formakuntza, ikasleen hezkuntza emozionala, e.a.

    - Berradiskidetze prozesuak, gatazkak etikoki landu, e.a. inguruko formazio eta hausnarketarako foroak antolatu.

    - Zinegotzi eta Udal teknikariak Bakea eta Giza Eskubideak Kulturan formatu.

    - Gizarteko eta hezkuntzako eragileentzat formazio antolatu biolentzia ezaren, Giza Eskubideak, errespetua eta kooperazio jarreren inguruan.

    - Gatazka politiko biolentoaren oinarrizko arrazoiak aztertzeko guneak sortu eta gatazka politiko biolentoaren antza duten nazioarteko bestelako gatazken inguruko informazioa gerturatu.

    - Oinarrizko eskubideak urratuak izan dituzten pertsonen bizipenak ikastetxeetara hurbiltzeko egitasmoa.

b. Parte-hartzea

  Ildo estrategikoak

    Zarauzko biztanleen artean kultura partehartzailea erraztu eta sustatu.

  Helburu estrategikoak

    1. Gizarteko eta hezkuntzako eragileen partehartzea eta inplikazioa sustatu Planaren garapenean ekintzak benetako beharrei egokitzeko.

    2. Sistema demokratikoa sendotu.

    3. Partaidetzarako heziketan hezi.

    4. Gizarte eta sare hezitzaileari partehartzeko espazio eta bideak ezarri eta bermatu.

  Ekintzak

    - Elkarte eta hezkuntza sareko ordezkariekin lanerako jardunaldiak antolatu Plana gizarteratzeko, balorazioak eta ekintzarako proposamenak jasotzeko.

    - Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako Plana bultzatu ordezkari politikoen adostasunarekin.

    - Herritarren iritzia jasotzeko komunikaziorako bide berriak sortu: udalerriko web orria, iradokizunen posta kutxa, erreferendumak, e.a.

    - Adin ezberdinetako pertsonen partehartzea sustatu elkarteetan.

    - Udalaren, elkarteen eta bestelako eragileen artean topaketak bultzatu.

    - Elkarteetako gazte eta elkarteetan kide ez diren gazteen partehartzea eta ordezkaritza sustatu, udaleko gazte politikak eta bestelako ekimenak antolatzeko orduan: herriko jaiak, ekintza kulturalak eta aisialdia, e.a.

c. Sentsibilizazioa

  Ildo estrategikoak

    Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Kulturako baloreekiko Zarauztarrak sentsibilizatu.

  Helburu estrategikoak

    1. Tokiko komunikabideak Giza Eskubideen hedapen eta sentsibilizazioan inplikatu.

    2. Hedapen eta Sentsibilizazio kanpainen bidez, gizarteko estamentu guztietara iritsi.

    3. Giza Eskubideen ezagutza zabaldu

    4. Egitasmoko ekintzak eta programak hedatu.

  Ekintzak

    - Komunikabideetan Bizikidetza eta Bakearen inguruko kode etiko bat hitzartu.

    - Herrian udalak, elkarteek eta herritarrek bideratzen dituzten ekimenen berri herritarrei helarazi.

    - Giza Eskubideak eta Bakearen inguruko ikerketa, hausnarketa eta eztabaidak kaleratu.

    - Aniztasunaren errespetuaren aldeko kanpainak burutu.

    - Zarauzko bizikidetzan norbanakoaren ardura lantzen duten egitasmoak burutu

    - Giza Eskubideak ikastetxeetara hurbiltzeko kanpaina bideratu.

    - Sufritu duten pertsonen alderdi gizatiarra eta bizipenak ezagutarazteko guneak sustatu.

    - Aste kulturalak burutu Giza Eskubideak e.a. inguruko hitzaldi, hausnarketa talde, zineforumak antolatuz.

    - Omenaldi eta aitorpen publikoa egin biktimei.

    - Giza Eskubideak behatoki bat ireki, Bizikidetza, Bakea, Giza Eskubideak, e.a. inguruan ikerketa egiteko, bertan salaketak egiteko, hausnartzeko, e.a.

    - Udalak, elkarteek eta hiritarrek buruturiko ekimenen inguruko informazioa gizarteratu.

d. Koordinazioa

  Ildo estrategikoak

  Zarauzko herriko eragile politiko, tekniko eta gizarte-hezkuntzako eragileen artean lana eta lankidetza sustatu eta bermatuko duten koordinazio mekanismoak ezarri.

  Helburu estrategikoak

    1. Koordinazio eta partaidetza egiturak antolatu, baita egitasmoak egokitutako baliabideak ere.

    2. Biztanleriaren sektore estrategiko eta udaleko sailen arteko elkarlana sustatu eta bermatu.

    3. Dagokien sailen artean funtzionamendu irizpideak bateratzeko aukerak erraztu.

    4. Egon badauden baliabideak optimizatu.

  Ekintzak

    - Sailen artean koordinaziorako egitura egonkorrak ahalbideratu sailek egindako ekimenen inguruko informazioa elkarbanatzeko eta etorkizuneko lana antolatzeko.

    - Eskola Kontseiluaren deialdia egin egitasmoak martxan jartzeko.

    - Eskolako Kontseiluetan udaleko ordezkarien partehartzea.

    - Burututako egitasmo eta ekintzetan elkarteek parte hartzea.

    - Udaletxeko teknikarien arteko harreman zuzena sustatzeko guneak bultzatu.

    - Elkarteetara bandoak, laguntzak, deialdiak, e.a. elkarteetara zuzenean bidali.

    - Egitasmoaren koordinatzaile figura izendatu.

    - Udalerriko sailen artean ekintzarako protokoloak zehazteko bilerak antolatu eta adostutakoa idatzi.

    - Egindako ekintza elkarrekin ebaluatu (udaleko sailek eta beste eragileek).

    - Barne koordinazioa errazteko udaleko teknikarientzat intraneta ezarri.

e. Baliabideak

  Ildo estrategikoak

  Zarauzko herria zenbait azpiegitura eta baliabidez hornitu eta hauek optimizatu.

  Helburu estrategikoak

    1. Udalerrian dauden baliabideen ustiapen egokia sustatu.

    2. Ikusten diren beharren arabera giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak bermatu.

  Ekintzak

    - Ikastetxeek dituzten baliabideak eskolaz kanpoko ordutan herriari zabaldu.

    - Udal guneen erabilpen anitz eta zabalagoa eskaini: kiroldegia, liburutegia, Gaztelekua, e.a.

    - Kultura, gizarte eta hezkuntzarako programak garatzeko beharrezkoak ikusten diren teknikoak kontratatu.

    - Herriko plazaren bat euri egunetan erabiltzeko egokitu (estalitako plaza bat).

    - Beste erlijiotako fededunei beren fedea bizitzeko guneak sortu

    - Genero indarkeria, arrazakeria, gatazka politiko biolentoa, e.a. sufritu duten pertsonei laguntza psikologikoa, ekonomikoa, e.a erraztu.

2017ko Urria

    Hilabete honetan ez dago Jarduerarik.

Lotura Interesgarriak

  • Elkarteak: