Lotura Interesgarriak

  • Baliabideak:

Aukezpena

Zarautzen Bizikidetza, Bake eta Giza Eskubideen Heziketaren egoeraren Diagnostikoaren laburpen bat da jarraian aurkeztuko zaizuena. Arlo ezberdinetatik, Zarauzko herrian, azken urteetan egin den lanaren ondorioa da.

2003 urtean, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailak, Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Sailaren bidez, diru-laguntza agindu bat zehazten du. Honen bitartez, Euskal Autonomi Erkidegoko udalek garatutako Bakearen aldeko heziketa arloko programak eta ekimenak ekonomikoki laguntzeko diru-laguntza deialdia egiten du. Zarautz izan da EAE-ko dirulaguntza hauetaz baliatzen den lehen udaletarikoa bere ekimen zehatzak herrian bideratzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak (2004), Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikidetza eta Bakerako Heziketaren egoeraren diagnostikoa burutu zuen. Diagnostiko honek lurralde mailako lan metodologia bat eskatzen du baina baita toki mailakoa ere. Aukeraturiko bost herrietako bat, Zarautz izan da. Horrela, udalerri mailan bizikidetzaren errealitatea ezagutzeko, parte hartu duten kolektiboen beharrak eta iradokizunak jasotzeko lan taldea osatzen da. Proposamenetako bat arlo honetan Udalerri Mailako Heziketa Egitasmo bat egitea da.

2005ean, Zarauzko udaleko Bozeramaileen Batzordeak, Bake eta Giza Eskubideen arloan politika adostu bat zehaztea proposatzen du helburu bezala jartzea, eta horretarako lan prozesu bat abian jartzen dute non herri mailan egiten den lana eta Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako Diagnostikoak jasotako proposamen eta ondorioak berrikusten dituzten.

Bozeramaileen Batzordeak adostutako akordio bat Zarauzko Bizikidetza, Bake eta Giza Eskubideen Heziketaren egoeraren Diagnostikoa egitea izan da; hau, Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako Udal Planaren oinarria izango delarik. Plan honi zera dagokio:

1. Arlo honetan irekita dauden hainbat prozesu integratzea.

2. Etorkizunean burutuko diren ekintzak arautuko duen markoa zehaztea.

3. Ideia demokratikoengatik mehatxatuta edo errepresaliatua dauden pertsona eta entitateei, gizarte eta erakundeen laguntza eta babesa emateko aukera ahalbidetzen dituzten ekimenak garatzea.

4. Bakerako Heziketaren ekimenak garatzea.

5. (...) Horretarako, Bakeolak dinamizatuta, partaidetzan oinarritutako lan prozesu bat hasten da eta jarraian aurkituko dituzue ondorioak.

2017ko Urria

    Hilabete honetan ez dago Jarduerarik.

Lotura Interesgarriak

  • Elkarteak: