Lotura Interesgarriak

  • Baliabideak:

Ondorio nagusiak

Egindako elkarrizketa sakonetatik eta eztabaida taldeetatik ondorio hauek atera daitezke:

  Bizikidetza eta Giza Eskubiden inguruan egindako planteamenduari dagokionean

    - Giza Eskubide guztiek gizaki guztientzat izan behar dute.

    - Pertsona guztiek onartutako Bizikidetza eta Giza Eskubideak bermatuko dituen marko juridiko eta legislatiboa behar da.

    - Gatazka bizitzaren ezaugarria dela ulertzen da. Giltzarria era egokian eraldatzean dago.

    - Biktima bat bere oinarrizko eskubideetako bat kaltetu edo urratu zaion pertsona da.

  Zarauzko herrian Bizikidetza eta Giza Eskubideen egoerari dagokionean

  Zarautzen pertsona guztientzat Giza Eskubide guztiak ez daude bermaturik. Arrazoi ugari dago eta ardura maila ezberdinak daude, maila politiko-legislatibotik norbanakoraino doaz.

    Arlo politikoa

      - Gatazka politiko biolentoak eguneroko bizitzako arlo guztietan eragiten du.

      - Gatazka politiko biolentoak min handia eta biktima ugari sortu ditu eta batzutan erakundeen eta herritarren erantzuna eskasa izan da.

    - Biktima izan diren pertsonek gainontzeko herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berdinak dituzte.

    Arlo teknikoa

      - Udaleko arloen arteko harremana ona da. Hala ere, sailen arteko koordinazioa eskasa dela uste da.

      - Udaleko sailen artean, ez dago irizpide bateraturik, ezta eskuhartzeko protokolo adosturik ere.

    Hezkuntza Arloa

      - Herria eragile ezberdinak (familia, ikastetxeak, elkarteak, e.a.) eskuhartzen duten heziketa gune multzoa da.

      - Ikastetxeak esfortzu handia egiten ari dira material akademikoetako eduki zehatzez gain, balioetan hezitzeko.

      - Ikastetxe guztiak udalarekin koordinatzen diren organoa Udal Kontseilu Eskolarra da eta bertatik aurkeztu eta sustatzen da arlo honetan landuko dena.

      - Udalarekin elkarlanean, Bizikidetza eta Bakerako Heziketa programak burutu dira eta lortutako emaitzak oso baikor baloratu dira.

    Arlo sozioekonomikoa

      - Zarauzko datu ekonomiko orokorrek, BPG oso altua duen herri bat aurkezten dute. Hala eta guztiz ere, mikroekonomiari dagokion datuak ez dira hain baikorrak. Biztanleriaren erosteko ahalmenak ezberdintasun nabariak azaltzen ditu.

      - Zarautzen kezkarik nagusienetakoa etxebizitza da. Zarauzko biztanle askok ezin dute etxebizitza bat lortu (gazteek, emakumeek, bakarrik bizi diren pertsonek, etorkinek, e.a.) eta ondorioz, beste herrietara joatera beharturik daude.

      - Zarauzko biztanleriak goruntz egin du pertsona etorkinen kopurua tarteko, baina ez da Zarauzko inmigrazio arloan politika aktiborik egin.

    Kultura-aisia Arloa

      - Kultura Egitasmo sendo eta zabal baten falta azpimarratzen da.

      - Ekintzak eta egitasmoak burutzeko azpiegitura falta dago.

  Etorkizunerako proposamenak

    - Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Plana arrakastatsuki garatu dadin, gutxiengo batzuk bermatu:

      • Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesa eta onarpena.

      • Ideologia – aniztasuna.

      • Ekintzak aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak.

    - Zarautzen bizi izan diren Giza Eskubideen urraketei buruzko hausnarketa eta azterketa sakona egin.

    - Zarautz herrian Giza Eskubideen ezagutza eta sustapena bultzatu.

    - Sailen arteko koordinazio bideak baita barne funtzionamendurako protokoloak ere finkatu.

    - Herritarrek dauzkaten gatazkak era egokian gainditzeko trebatu.

    - Udal azpiegitura eta baliabideen erabilera anitza sustatu.

    - Alokairu politika aktiboak sustatu, hutsik dauden etxebizitzetakoa batez ere.

    - Kulturen arteko topaketa erraztu eta sustatu.

    - Elkarren arteko proiektu eta ekintzak aurrera eramateko koordinazio guneak sortu.

    - Zarauzko biztanleen artean, partehartzea sustatu.

2017ko Abuztua

    Hilabete honetan ez dago Jarduerarik.

Lotura Interesgarriak

  • Elkarteak: